Basque Research-en Tesi Saria 2003an sortu zen, euskal ikertzaile gazteen lanak ezagutarazteko. Harrezkero, doktore-tesia amaitu berri duten hainbat ikertzaileren dibulgazio-lanak aurkezten dira sarietara urtero, eta handik gizarteratzeko bidea egiten dute. Deialdiaren bidez, Euskal Herriko unibertsitateetan egiten den ikerketa zertan den jakiteko aukera ematen da.
Aurten, berrikuntzak izan dira Tesi Sarian, izan ere CAF-Elhuyar sariketaren barruan sartu dira. Hain zuzen ere, CAF-Elhuyar sariketak kategoria berriak izango ditu, guztiak euskaraz. Dibulgazio-artikuluen kategorian, bi lan-mota sarituko dira: dibulgazio-artikulu orokorrak, batetik, eta egilearen tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak, bestetik. Horrez gain, 2009an argitaratutako kazetaritza-lanak ere sarituko dira aurten -zientzia-kazetaritzaren arlokoak-.
Azkenik, gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak saritzeko kategoria bat sortu dugu. Kategoria horretan, beka bat emango zaio zientzia eta literatura bateratzen dituen proiektu onenari.
Oinarriak eta informazio osagarria
Beraz, zure tesian oinarritutako dibulgazio-lana aurkeztu nahi baduzu, hemendik aurrera CAF-Elhuyar sariketara aurkeztu beharko duzu.
| Saria | Tesiaren izenburua | Egilearen informazioa | Hizkuntzak |
|---|---|---|---|
| Sari Nagusia | Doctor, creo que mi casa tiene osteoporosis | Juan José Gaitero Redondo, UPV/EHU | |
| Bigarren Saria | Opioideak eta kannabinoideak: espermatozoideen mugikortasunaren zaindariak | Ekaitz Agirregoitia Marcos, UPV/EHU | |
| Aipamen berezia | Opioideak eta kannabinoideak: espermatozoideen mugikortasunaren zaindariak | Ekaitz Agirregoitia Marcos, UPV/EHU |
| Saria | Tesiaren izenburua | Egilearen informazioa | Hizkuntzak |
|---|---|---|---|
| Sari Nagusia | La molécula HLA-G como marcador de aborto espontáneo | Estibaliz Alegre Martínez, Universidad de Navarra | |
| Bigarren Saria | Implicaciones en la ramificación axónica en el Parkinson | Carolina Cebrián Parajón, CIMA-Universidad de Navarra | |
| Aipamen berezia | Garunaren alderdi ezkutuak deskubritzen: kasua eta komunztadura neuroirudietan | Adam Zawiszewski, UPV/EHU |
| Saria | Tesiaren izenburua | Egilearen informazioa | Hizkuntzak |
|---|---|---|---|
| Sari Nagusia | Nuevos marcadores tumorales: buscando las 7 diferencias | Jokin del Amo Iribarren, UPV/EHU | |
| Bigarren Saria | Welcome to the world of haptics for industrial applications | Rosa Iglesias Perez, UPV/EHU | |
| Aipamen berezia | “Eta orain, sinatu hemen mesedez…” | Juan Jose Igarza Ugaldea, UPV/EHU |
| Saria | Tesiaren izenburua | Egilearen informazioa | Hizkuntzak |
|---|---|---|---|
| Sari Nagusia | La proteína que enloquece | Zuberoa Marcos Uztárroz, Universidad de Navarra | |
| Bigarren Saria | ¿Por qué agitamos el salero para echar sal? | Iker Zuriguel Ballaz, Universidad de Navarra |
| Saria | Tesiaren izenburua | Egilearen informazioa | Hizkuntzak |
|---|---|---|---|
| Sari Nagusia | La fuerza oculta del anillo | Silvia Arrese-Igor Irigoyen, UPV/EHU | |
| Bigarren Saria | Altzairuen mikroegitura karakterizatzeko teknika magnetiko berriak | Ane Martinez de Guereñu Elorza, Universidad de Navarra |
| Saria | Tesiaren izenburua | Egilearen informazioa | Hizkuntzak |
|---|---|---|---|
| Sari Nagusia | Lecciones nuevas con una vieja vacuna | Angel Montero Carcaboso, UPV/EHU | |
| Erabiltzaileen Saria | Producción de pinturas vinílicas y acrílicas ecológicas | Pedro Ilundain Aramburu, UPV/EHU |
| Saria | Tesiaren izenburua | Egilearen informazioa | Hizkuntzak |
|---|---|---|---|
| Sari Nagusia | Perturbazio eolikoen eraginaren txikitzea aerosorgailu aldagarriekiko elektrizitatearen sorkuntzan | Haritza Camblong Ruiz, ENSAMeko Bordaleko eskola eta ESTIA |
Babesleak:
Webgune honetako edukiak ezin dira erabili baimenik gabe.
Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa