Hizkuntza:
eu
es
en
Elhuyar zientziaren komunikazioa

BASQUE RESEARCH
 Euskal ikerketa, garapena eta berrikuntzaren webgunea

Nor gara

Basque Research

Zer da Basque Research?
Basque Research Euskal Herrian egiten den ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren webgune bat da. Hain zuzen ere, ikertzaileen eta gizartearen arteko zubi-lana egin nahi du Basque Research-ek.
Zer helburu ditugu?
  • Zientzia, teknologia eta berrikuntza sortzen, garatzen eta hedatzen laguntzea.
  • Zientzia eta teknologiaren euskal sarea osatzen duten elementuen arteko koordinazioa bultzatzea.
  • Teknologia-transferentzia sustatzea.
  • Euskal ikerketa, garapena eta berrikuntza nazioartean zabaltzea.

Basque Research Elhuyarren ekimenez eta Eusko Jaurlaritzaren 2001-2004ko Zientzia eta Teknologia Planaren laguntzaz jaiotako ekimena da.

Arduraduna: Garazi Andonegi
g.andonegi@elhuyar.com

Elhuyar Fundazioa

ELHUYAR 1972an jaio zen, zientzia eta euskara uztartzeko helburuarekin. Eginbehar horri tinko eusteko, Elhuyar Fundazioa sortu genuen 2002an.

Elhuyar Fundazioaren IV. hausnarketa estrategikoan (2006-2009 urte bitartekoa), honela jaso dugu gure xedea:

Zientzia eta teknologia gizarteratzea eta euskararen garapena bultzatzea, eta, horretarako, euskal gizarteari kalitateko eta erreferentziako zerbitzu, tresna eta baliabideak eskaintzea, berrikuntza ardatz izanik eta hezkuntzaren alorrean jarduteko konpromisoa hartuta.

Elhuyar Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bere helburuekin bat egiten duten bazkideen ekarpenei esker dihardu. Gure egitasmoak gizartean txertatzeko asmo irmoa du, eta, horretarako, euskal gizarteko hainbat eragile bildu ditu: enpresak, erakunde publikoak eta pertsonak. Horrekin lotuta, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (SARETEK) berrikuntzaren arloko erakunde bitartekaria da Elhuyar Fundazioa.

Elhuyar Fundazioak hiru sail ditu gaur egun, eta hauek dira bakoitzaren helburuak:

  1. Edizioak: material didaktikoa eta aisialdikoa sortzea edo/eta argitaratzea (liburuak; multimedia; sareko produktuak)
  2. Hizkuntza Zerbitzuak: Euskara garatzeko eta normalizatzeko hizkuntza-baliabide, tresna eta zerbitzuak sortzea eta eskaintzea (hiztegigintza, itzulpengintza, software-lokalizazioak, hizkuntza-kontsultak, hizkuntza-zuzenketak, hizkuntza-teknologien alorreko I+G+B)
  3. Zientziaren Komunikazioa: zientzia eta teknologia gizarteratzea eta gai horiekiko jakin-mina sortzeko baliabide eta zerbitzuak ematea.

Informazio gehiago: www.elhuyar.org
Harremanetarako: Maier Tapia
elhuyar@elhuyar.com

Zientziaren Komunikazioa

Hasieratik, Elhuyarren egiteko nagusietako bat zientzia eta teknologia gizarteratzea izan da; zientzian eta teknologian nonahi sortzen diren berriak euskal gizarteari helaraztea eta Euskal Herrian bertan nahiz kanpoan arlo horietan zer egiten den ezagutzera ematea. Zientziaren Komunikazioa sailean islatzen da helburu hori gaur egun, eta honela laburbiltzen dugu gure xedea: Zientzia eta teknologia gizarteratzea eta gai horiekiko jakin-mina sortzeko baliabide eta zerbitzuak eskaintzea

Langintza horrek fruitu asko eman ditu, eta hainbat dibulgazio-proiektu ditugu martxan gaur egun, garrantzitsuenak hauek:

  • Elhuyar Zientzia eta Teknika hilabetekaria
  • Zientzia.net, zientziari buruzko webgune orokorra
  • ZerNola.net, gaztetxoentzako zientziari buruzko webgunea
  • Basqueresearch.com, euskal ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren webgunea
  • Teknopolis telebista-saioa
  • Norteko Ferrokarrilla irratsaioa
  • Kolaborazioak hainbat komunikabidetan
  • CAF-Elhuyar dibulgazio-sariak
  • Hitzaldiak
  • Lehiaketak

Kanpo-zerbitzu espezializatuak ere ematen ditugu, betiere zientziaren dibulgazioan dugun eskarmentua eta jakintza oinarri hartuta.

Informazio gehiago: www.elhuyar.org
Arduraduna: Maria Gil
m.gil@elhuyar.com

Itzuli orriaren hasierara

Bilaketa bat egin

Basque Research-en bilatu [ Bilaketa aurreratua ]

Saioa hasi

Erabiltzaile-datuak

Erregistroa

Itzuli orriaren hasierara

Erabiltzaile erregistratuentzako menua

Itzuli orriaren hasierara

Zerbitzuak

Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara

Babesleak:

Eusko Jaurlaritza FECYT SINC Ministerio de Ciencia

Webgune honetako edukiak ezin dira erabili baimenik gabe.

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

basqueresearch@elhuyar.com