Hizkuntza:
eu
es
en
Elhuyar zientziaren komunikazioa

BASQUE RESEARCH
 Euskal ikerketa, garapena eta berrikuntzaren webgunea

Kontaktua:
Mª Isabel Solana García
Universidad de Navarra
Harremanetarako datuak:
noticias@unav.es
(+34) 948425600
Universidad de Navarra

2010/5/27

Brucella bakterioaren birulentzia-faktore berriak identifikatu ditu Nafarroako Unibertsitateko ikertzaile batek

Raquel Condek, Nafarroako Unibertsitateko Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko ikertzaileak, Brucella bakterioaren mintzaren osagai bat identifikatu du. Osagai hori oinarrizko giltza da patogeno horren birulentzian. Bruzelosia eragiten du bakterio horrek.

Halaber, osagai horietan mutanteak erabiltzeko aukera aztertu du bere doktore-tesian; betiere, gaixotasunaren aurkako txerto eraginkor bat ekoizteko helburuarekin. “Orain arteko ikerketetan lortutako emaitzak etorkizun handia dute, eta horiekin patente bat egin dute. Horrenbestez, animalientzako egungo txertoak hobetuko dituen beste txerto bat aurkituz gero, zenbait animalia alferrik hiltzea eta herrialde batzuetan izaten diren galera ekonomiko handiak eragotziko lirateke”, azaltzen du.

Ikertzailearen arabera, FAOk aurreikusten du 4.000 milioi animaliak dutela bruzelosia izateko arriskua. Horietatik % 80 garapen-bidean dauden herrietan daude. “Gizakien kasuan —argitu du— gaitza larria da; pertsona baliaezin gera liteke, tratamendua garestia da, eta ondorioak utz ditzake. Batik bat etxeko animaliei eragiten badie ere, gizakiarengana irits daiteke animaliekin kontaktuan egonez gero eta/eo higienizatu gabeko esnekiak kontsumituz gero.

Itzuli orriaren hasierara
Interneteko helbidea
www.unav.es
Informazio osagarria
Dokumentuak

Iruzkinak

2010/5/27 | Diana Zambory

Brucella

Please keep trying for something to help us "persons" with this horrible illness. I have the chronic form and it cost me a bundle just to keep it at bay.

Itzuli orriaren hasierara

Bilaketa bat egin

Basque Research-en bilatu [ Bilaketa aurreratua ]

Saioa hasi

Erabiltzaile-datuak

Erregistroa

Itzuli orriaren hasierara

Erabiltzaile erregistratuentzako menua

Itzuli orriaren hasierara

Zerbitzuak

Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara

Babesleak:

Eusko Jaurlaritza FECYT SINC Ministerio de Ciencia

Webgune honetako edukiak ezin dira erabili baimenik gabe.

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

basqueresearch@elhuyar.com