Hizkuntza:
eu
es
en
Elhuyar zientziaren komunikazioa

BASQUE RESEARCH
 Euskal ikerketa, garapena eta berrikuntzaren webgunea

Kontaktua:
Prentsa Bulegoa
UPV/EHU
Harremanetarako datuak:
comunicacion@sv.ehu.es
(+34) 946012178
UPV/EHU

2009/11/17

Osasunari lotutako bizi-kalitatea neurtzea, bioestatistikaren desafioa

UPV/EHUko Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa saileko Bioestatistika taldeak, Inma Arosteguiren zuzendaritzapean, osasun-zientzietan eta zientzia esperimentaletan oinarritutako estatistika aplikatuan lan egiten du.

Osasun-zientzietan eta zientzia esperimentaletan behar diren euskarri metodologikoak garatzea da UPV/EHUko ikertzaile-talde honen lana. Azken urteotan, osasun-zerbitzuen kudeaketan buru-belarri dihardute, aldaketa nabarmenak izan baitira, batik bat azken bost urteotan. Gaur egun, osasun-zerbitzuetan oso garrantzitsua da jakitea nola eta nori eskaini behar zaion diru gehiago edo gutxiago, zerk ekarriko duen datozen urteetan aurrekontu-beharrizan handiagoa eta abar.

Gaixotasun kronikoak, adibidez, gero eta ugariagoak dira gure gizartean. Hortaz, ezinbestekoa da jakitea horrek zer eragin izan lezakeen. Horregatik sortu dira, besteak beste, osasunari lotutako bizi-kalitatearen kontzeptua eta garrantzia, eta bizi-kalitate hori neurtzeko premia. Horretarako, UPV/EHUko ikertzaile-taldeak zenbait inkesta edo galdeketa egin ditu, eta lehendik egindako beste batzuk, balioetsi eta itzuli, egokitu alegia.

Bizi-kalitatea aztergai

Garai batean, inkestetan edo galdeketetan gaixoa osatua zen edo ez begiratzen zen soilik, nolabait esatearren. Gaur egun, berriz, UPV/EHUko ikertzaile-talde honek hainbat faktore edo kontzeptu hartzen ditu kontuan inkestak edo galdeketak egiteko. Izan ere, gaixotasun larri batek ez du, agian, gaixoa hil, baina bai laguntza sozialen premian utzi du. Bestela esanda, gaur egun bizi-kalitateak ikaragarrizko garrantzia hartu du, batik bat osasun-zerbitzuen alorrean, eta jendeak ez du kontuan hartzen, soilik, gaixoa sendatu den edo ez, baizik eta gaixoak zituen itxaropenak bete diren edo ez, kalitatezko zerbitzua izan duen edo ez... Bestalde, baliteke gaixoak kalitatezko zerbitzua jaso izana, baina berak, ordea, hori ez sentitzea. Horregatik sortu da estatistikaren beharra, inkesta horiek kudeatzeko alegia, are gehiago Euskal Autonomia Erkidegoan. Inkesta horiek baliagarriak egiteko, euskarara itzultzeko, populazioari egokitzeko.... premia dago oraindik ere. UPV/EHUko ikertzaile-talde hau hori guztia hobetzeko urratsak ematen ari da.

Gaur egun, UPV/EHUko talde honen ikerketa-lerro nagusia da osasunari lotutako bizi-kalitatearen neurketetako emaitzen azterketa estatistikoa egitea, eta, ahal dela, emaitzak hobetzea. Nola hobetu daitekeen gaixoen bizi-kalitatea? Hobe ote ospitalean bi egun igarotzea hamar baino? Kudeaketa-zerbitzuei dagokienez, beharbada bai. Izan ere, diru gutxiago kontsumitzen du osasun zerbitzuak. Dena den, bizi-kalitatean eraginik ba ote du horrek? Alegia, berdina da kasu batean zein bestean? Zer gehiago neurtu behar da? Galdera horiek guztiak hartzen ditu kontuan ikertzaile-taldeak inkestak egitean.

Nolanahi ere, talde honen lan bakarra ez da bizi-kalitatea neurtzeko inkestak edo galdeketak egitea: bizi-kalitatea neurtzeko inkesta horiekin jasotzen diren datuak interpretatzen ere ikasi behar da. Horretan dihardu UPV/EHUko ikertzaile-taldeak azken urteotan. Horretarako, bestelako faktore batzuk kontuan hartzen ditu, hala nola gaixoak jasotzen dituen tratamenduak edota botikak, eta horiek bizi-kalitatean duten eragina aztertzen du, hau da, bizi-kalitatea hobetzen edo okertzen duten begiratzen dute. Hori guztia egiteko, estatistikan maiz erabiltzen diren erremintak (erregresioa, datu anizkoitzen tratamendua eta abar) baliatzen dituzte. Dena den, horietako asko moldatu edo egokitu egin behar izaten dira. Horrenbestez, ezer egiten hasi aurretik, lehenengo lana da ikustea zer tresna edo erremintak balio duten eta zeinek ez. Balio ez dutenak ere, zenbaitetan, baliagarri suerta daitezke, aldaketa txiki batzuk egin ostean; beste batzuetan, berriz, tresna berriak garatu behar izaten dituzte. UPV/EHUko ikertzaile-talde honek tresnak noiz erabili ahal diren baloratzen du, eta, erabil badaitezke, ohiko tresna klasiko horien erabilera bultzatzen du. Aitzitik, erabili ezin badira, osasun-zerbitzuetako adituei jakinarazten diete horren berri.

Itzuli orriaren hasierara
Interneteko helbidea
www.ehu.es
Informazio osagarria
Irudiak

Iruzkinak

2009/11/18 | Neil Kenealy

Director

Hi
We are a software development company based in the Dublin, Ireland. We design and build social networks which researchers use for measuring and analyze human populations.
I would be very interested in finding out more about the quality of life questionnaire because I have some researchers here in Ireland doing similar research.

Also what sort of information technology do you use to give these questioannaires and to record the data?

Thank you,
Neil Kenealy

2009/11/18 | Sergio Perez

buena vida

hay muchos factores que influyen en una vida sana, desde hacer ejercicio, hasta intentar alimentarnos de productos ecológicos y de procedencia natural.

Itzuli orriaren hasierara

Bilaketa bat egin

Basque Research-en bilatu [ Bilaketa aurreratua ]

Saioa hasi

Erabiltzaile-datuak

Erregistroa

Itzuli orriaren hasierara

Erabiltzaile erregistratuentzako menua

Itzuli orriaren hasierara

Zerbitzuak

Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara

Babesleak:

Eusko Jaurlaritza FECYT SINC Ministerio de Ciencia

Webgune honetako edukiak ezin dira erabili baimenik gabe.

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

basqueresearch@elhuyar.com